Ainhoa Mariezkurrena Etxabe

Komunikazioan trebatu nintzen Kazetaritzako ikasketak egin nituenean (Leioa, EHU). Espresioaren mundu zabalari geroago eutsi nion, hitzak baino esanahiak bilatzen hasi nintzenean.

Antzerkia ikastolan ezagutu nuen lehenengoz eta ordutik Zurriola Antzerki Eskolan eta Badia Eskolako helduen taldean ibili naiz. Orain Hamaika Buelta antzerki taldeko kidea naiz. Badia Eskolako antzerkilariekin hasitako ibilbideak 6 urte bete ditu aurten. Teloi azpiko basoa, adar berriak baztertuta ere, paisaia amaigabe bat dela konturatu naiz. Abentura honetan ez galtzeko mapa propioa sortzen saiatzen ari naiz; liburuak, tailerrak, antzezlanak, esperientziak, aholkuak eta sormen lanak bilatuz. Tarte honetan, antzerki fisikoa, maskarak, sormena eta gidoigintzan oinarritutako ikastaroak jaso ditut.

Era berean, egia bilatzea maite dut, bakoitzarena, eta, hartara, taldearena, Eta horri argia ematea. Ā«Egiazko artista guztiek sustraituta dute transformaziorako desira, gehienetan inkontzienteanĀ», Michael Checov.