Joseba Roldán Aguayo

Donostiako TAEn ikasitakoa. Hainbat antzezlanetan hartu du parte, bai antzezten bai sormen lanetan: Un perro escondido (Bazen Behin Clown), Esta sí que sí (Bazen Behin Clown), Bernardito (Le Mamelôn Fantastique), Conccertino para Orgánico y palabro, Kolapso, Réquiem para Enríquez (ElConccertino), Zertarako Hegoak eta Munduan beste (Metrokoadroka), etabar. 2005etik Alquimia Fanzine argitalpena koordinatzen du. 2013tik antzerki eskolak ematen ditu Irungo Legaleón-T antzerki tailerrean. 2017tik Badia Eskolan aritu da antzerkiarekin jolasten.