Judith Poves

Antzerki ibilbidea Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean hasi zuen (2003-2006), eta bertan antzerki zaletasunaz jabetu zen.

Bartzelonako Studis de Teatre Nazioarteko Eskolan (2006-2008) Jaques Lecoqcen metodologian trebatzen da, non bere antzerki-oinarriak sendotzen dituen eta sorkuntzan, inprobisazioan eta mugimenduan oinarritutako lan-metodo bat garatzen duen.

Madrilgo Nouveau Colombier Eskolan, larba eta adierazpen maskaren munduan sakontzen du.

Mugimenduarekiko grinak hainbat dantzatan trebatzera eramaten du: Samba, Oriental, Orixas eta Bollywood.

«Patata Tropikala Antzerki Laborategia» antzerki konpainiaren sortzaileetako bat izan zen 2009an, non gaur egun aktore, zuzendari eta gidoilari lanetan jarraitzen duen.

Antzerki irakaslea da Pasaiako Badia Eskolan eta Donostiako Santo Tomas Lizeoan 2009tik.