Tailerrak

Taldelana
Euskara
Topaketa
Herria
Antzerkia

Taldelana

Adinaren arabera lan mota ezberdina da, baina beti talde lana oinarri, aldamenekoa entzuten eta errespetatzen ikasi, norbere gaitasunak topatu eta indartu, askatasun eremu bat sortuta norbanakoak eta taldeak ardurak hartzen ikasi, lotsak gainditu, irudimena landu, eta noski antzerkiaren oinarrizko herramienta eta baliabideak bereganatu. Hori guztia jolas eta ariketen bitartez, modu ludiko batean eta ongi pasatzeko asmoz.

Euskera

Bestalde, eremu akademikotik kanpo euskaraz jolastu, sortu eta komunikatu daitekeela transmititzen zaie ikasleei, modu natural batean ariketa egiten dute eta azken finean eremu euskaldun bat proposatu eta sortzen da, baliatu dezaten, baliagarria zaiena. Koska eta erpin ugariko gaia da, gure hondar alea jartzen ari gara eta mezua barneratzen ari dira. Akademikoki menderatzen dutenek garatu egiten dute, zailtasun gehiago dutenentzako ohitura sortzeko aukera eskaintzen zaie, eta landu, ikasi eta emari aberatsago bat eskuratzeko aukera bat badute.

Topaketa

Kurtso amaieran bi astez ibiltzen dira ikasleak sortutako haien lanak erakusten, bai ikastetxeetan baita barruti bakoitzeko areto ezberdinetan. Ikasturtearen azken zatia dedikatzen diogu talde bakoitzak lan bat sortzeko prozesuari. Haien nahi eta beharretatik abiatuta talde bakoitzak, irakaslearen laguntzarekin, erabakitzen du zer eta nola egin nahi duen. Prozesua lehenesten dugu beste ezeren gainetik, haien nahi eta beharrak zeintzuk diren aztertzera gonbidatzen ditugu, haiek espresatzeko bidea egiten hasi daitezen.

Emanaldiak topaketa bat dira, ikastetxe ezberdinetako ikasleen artekoa, Antzerkiaren bitartez elkar ezagutu, egiten duzuna baloratzen ahal dela sentitu, bestearekiko begirada aldatu azken finean.

Herria

Herriko emanaldietan familia, lagun eta nahi duenarentzat egindako emanaldiekin, besteen emanaldiak ikusi eta komentatu, taula konpartitzeko tenorean elkar ezagutu, besteen lana baloratu eta txalotzen da zurea baloratzen eta txalotzen den bezala. Guraso eta familiari zertarako gai naizen erakutsi. Aretoak lepo betetzen dira, ezinbesteko ospakizunak bihurtu dira familia eta gainontzeko haurren agendetan.