Zer da Badia Eskola?

Sorkuntza, ahotsa, jolasa, hezkuntza, begirada, entzumena, kontaketa, dibertsioa, aniztasuna, ikasketa, elkarbanatzea, berdintasuna, gozamena, familia, herria, edertasuna.

Pasaian, antzerkiaren bitartez, talde lanean sortzeko eta elkarbanatzeko gunea da.

Pasaian antzerkizaletasuna sustatzea da gure helburua. Pasaiako lau barrutietan eta ikastetxeetan antzerki tailerrak eskaintzen ditugu. Antzerkigintza da gure gida. Taldea gara. Taldeak sortzen ditugu. Antzerki teknika, metodologi eta jolas anitzetan oinarritzen dugu gure lana.